septiembre / Iraila 2008 - 11BARRI

septembre / Iraila 2008 11Barri
revista / aldizkari (pinchar aqui /sakatu hemen)

Ondarroa
2008ko azaroak 15, Zapatua


Andreak andreei begira
ONDARROA » '7 emakume en femenino'-k behatzen erakusten du, emakumea ezagutzen, emakumeen ikuspegitik; bihar zarratuko ditu ateak, 21:00etan

larraitz ibaibarriaga
Ideia eta ikuspegi ezberdinak elkartu ditu Uxu emakume taldeak Erakusketa Aretoan, andreenak, andreetaz. 7 emakume en femenino.

Josune Laka, Gotzone Elu ondarrutarrak, Laura Ruiz, Maite Biurrarena, Ainara Oskoz, Vanessa Soodeen eta Txelo Sanchezek euren begirada la-ga dute, artelanetan. Hondarribian ezagutu zuten elkar. Eta orduan, obrek eurek eraiki zuten elkarren arteko zubia. «Behatzen duguna baino ez dugu ikusten» John Berger-en berbak dakartza gogora Eluk, erakusketaren gaineko bilduman.

Ikustea erraz dago. Gaur eta bihar erakusketan begirada ipintzea bezain erraza!