septiembre / Iraila 2008 - 11BARRI

septembre / Iraila 2008 11Barri
revista / aldizkari (pinchar aqui /sakatu hemen)

Ondarroa
2008ko azaroak 15, Zapatua


Andreak andreei begira
ONDARROA » '7 emakume en femenino'-k behatzen erakusten du, emakumea ezagutzen, emakumeen ikuspegitik; bihar zarratuko ditu ateak, 21:00etan

larraitz ibaibarriaga
Ideia eta ikuspegi ezberdinak elkartu ditu Uxu emakume taldeak Erakusketa Aretoan, andreenak, andreetaz. 7 emakume en femenino.

Josune Laka, Gotzone Elu ondarrutarrak, Laura Ruiz, Maite Biurrarena, Ainara Oskoz, Vanessa Soodeen eta Txelo Sanchezek euren begirada la-ga dute, artelanetan. Hondarribian ezagutu zuten elkar. Eta orduan, obrek eurek eraiki zuten elkarren arteko zubia. «Behatzen duguna baino ez dugu ikusten» John Berger-en berbak dakartza gogora Eluk, erakusketaren gaineko bilduman.

Ikustea erraz dago. Gaur eta bihar erakusketan begirada ipintzea bezain erraza!



septiembre-octubre 2007 iraila-urria - FRIDA

.
septiembre-octubre 2007 iraila-urria FRIDA
revista / aldizkari - (pinchar aqui / sakatu hemen)
articulo: pagina/ artikulu: orria 14-16 - (pinchar aqui / sakatu hemen)
.
Zazpi emakume arteak batuta

Hondarribin izandako erakusketa batean elkar ezagutu ostean, arteko zenbait arlotan dabiltzan emakume batzuek “7 emakume” plataforma eratzea erabaki zuten. Haien hitzetan, beren obrek zubi lana egin zuten euren artean.Orain talde moduan aritzen dira, proiektuak zein erakusketak antolatuz.
“7 emakume” plataforma ondokoek osatzen dute: Amélia Estévezek, Gotzone Eluk, Laura Ruizek, Maite Biurrarenak, Maite Sagarzazuk, Sylvia Gonzalezek, Txelo Sánchezek eta Vanessa Sondeenek.
Informazio gehiagorako taldearen bloga bisita daiteke: http://7enfemenino-eu.blogspot.com/

21 junio 2007 ekaina - GARA

21 junio 2007 ekaina GARA - (pinchar aqui / sakatu hemen)

Zazpi emakumeren ikuspegia emakumeen inguruan «7 en femenino» erakusketan

Hondarribian egindako erakusketa batean ezagutu zuten elkar, batu eta erakusketa bat abian jarri dute: «7 en femenino». Gaur egun Donostiako Atrezzo-n dago. Espezialitate batean baino gehiagotan aritzen dira. Josune Laka: grabatua, serigrafia eta pintura; Txelo Sanchez: argazkigintza analogikoa eta digitala; Laura Ruiz: diziplina anitzekoa (argazkigintza, eskultura, pintura eta marrazketa); Maite Biurrarena: arte plastikoak eta diseinua; Ainara Oskoz: arte plastikoak eta pintura; Vanessa Soodeen: ilustrazioa eta bideogintza eta Gotzone Elu: argazkigintza digitala.
.